Itxi

Baipasa

ZIENTZIA

Zaloa Campillo: "Teknologia gizatiartu beharko dugu, gizakiz jantzi"

Marijo Deogracias | EITb Media

Zaloa Campillo Mandaluniz telekomunikazioan eta industriak ingeniaria gehitu zaigu zientziaren tartera eta teknologiaz eta laguntzaile birtualez egin digu berba.

  • Laguntzaile birtualen merkatuko bozgorailuak (Wikipedia)

    Laguntzaile birtualen merkatuko bozgorailuak (Wikipedia)

    15:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pandemian bizkortu egin da digitalizazioa bai etxeetan, bai administrazioarekin hartu-emanetan. Horrek, gehitu ere egin du arrakala digitala, batez ere, pertsona nagusien kasuan. Hori dela eta, Zaloa Campillo Mandalunizek teknologiarekiko fobia uxatu eta beldurra alde batera lagatzera deitu du. Batez ere, pertsona nagusien kasuan, aholkulari birtualak oso lagungarriak direla azaldu digu eta aurrera begira ere, geroz eta gehiagotan eta gehiagotarako erabiliko dira era horretako teknologia eta gailuak. Gainera, eta multinazionalek sustatu dituzten laguntzaile birtualek jaso ditzaketen gutariko bakoitzaren informazioaren kasuan, argi eta garbi azaldu digu, ez dela egia dena entzuten ari direla. Patroiak osatzeko gure ohiturak datu bidez gorde bai, baina gerora laguntza modu errazago batean ematen dela azaldu digu.

Gehiago jakin nahi baduzu, sartu eta entzun #zientzia tartea Zaloa Campillo Mandalunizekin.