Itxi

Baipasa

Gure Haria

Sorpresen profesionalak izan ditugu

Itziar Alduntzin | EITb Media

Sopresak egiteko dauden modu guztiak errepasatu ditugu.

  • Sorpresak

    Sorpresak

    39:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Opari sorpresak egiten dituen gune bat, sorpresak ematen dituen goxoki denda bat, sorpresa-menu-ak dituen jatetxe bat eta iraganetik gaurdaino iraun duten sorpresen inguruan aritu zaigun etnografo bat izan ditugu gaur Baipasan.

Sopresa onak eta txarrak daude. Txarrak alde batera utzita, onei heldu diegu.

Badira bi diseinatzaile Amurrion sorpresak egiten espezialista bihurtu direnak, Sorpresa Opariak izeneko zerbitzua dute.

Bidasoan gero eta zabalduagoa dagoen Marrubi goxoki dendan, Mikel Castrok goxoki poltsa sorpresa erraldoiak prestatu eta hartzailearen etxe atariraino eramaten ditu.  Marrubiz jantzita joaten da edo bi traje-gizon bidaltzen ditu metro eta erdiko goxoki poltsarekin.

Kokken izeneko Bilboko jatetxea ere, sorpresa menuak egiteagatik aski ezagun egin da. Bere menuak ezkutukoak dira eta horrekin jendeak denetarik probatzea lortzen dute. Gainera, ohartu dira, bezeroak harritua izan nahi duelako aukeratzen duela jatetxea.

Badira ere, etxe bateko ganbaran aurkitutako sorpresak edota artxibategi batean oharkabean pasatakoak. Iraganetik gaurdaino iraun duten sorpresa on horien aurkikuntzez hitz egin digu Xabier Kerexeta etnografoak, Irungo Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan, makina bat sorpresa baitituzte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia