Itxi

Baipasa

ERTZAK

Agenda settinga eta framinga kontrolatzea izan da erakundeen komunikazio estrategia pandemian

Marijo deogracias | EITb Media

EHUko kazetaritza irakasle Leire Iturreguik azaldu dizkigu erakunde komunikazioaren inguruan egin diren ikerketen ondorioak. Emaitzen arabera, erakundeen helburua izan da zeri buruz eta nola hitz egin kontrolatzea.

  • Pandemia egutegiaren inguruko albiste baten unea

    Pandemia egutegiaren inguruko albiste baten unea

    15:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Erakunde guztiek izan beharko lituzkete krisi komunikaziorako protokolo eta baliabideak, gerta ala gerta. Izan ere, eta covid-19aren krisia bazetorrela ikusita ere, dimentsioak ustekabean harrapatu zituen erakundeak, baita komunikazioaren aldetik ere. Hala azaldu digu, EHUko kazetaritza irakasle Leire Iturreguik.

Krisi baten berri emateko edo krisi baten aurrean komunikatzeko teoria mailan dauden estrategiez aritu zaigu; hala nola, isiltasuna eta erantzukizunari izkin egitea saihestea, aitortza onartzea eta ekintza zuzentzaileak ezartzea. Hala ere, pandemian zehar erakundeek izan duten komunikazio estrategien azterketek ondorioztatu dute, bozeramaile gehiegi egon direla eta horrek mezu kontraesankorrak eragin dituela eta ez direla sare sozialak herritarren kezka eta galderak erantzuteko erabili.

Hori eta gehiago kontatu ditu Leire Iturreguik. Gehiago entzun nahi izatera, sartu eta entzun Baipasaren ertzak.