Itxi

Baipasa

Walk On The Basque Side

Guardiatik Paganosera sanblasetan, 'Txulalai' abesten eta 'hojaldreak' janez

Arabako Errioxara eraman gaitu Vanessa Sanchezek, San Blas ospatzeko inguru hartan dituzten ohituren berri emateko.

  • Bizkotxoa

    Bizkotxoa

    14:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

San Blas egun handia da Arabako Errioxako Paganos eta Guardia herrietan. Bertara eraman gaitu "Baipasa" saioko Whatever tartean Vanessa Sanchezek. Ohituraren arabera, Paganoseko bizilagunek San Blas eguneko mezaren ostean, plaza nagusian, zaharrek zein gazteek, "Txulalai" dantzatzen dute. Pandemiagatik ospakizunak bertan behera gelditu dira, baina, Guardiako Raúl García Ezquerrok kontatu digunez, normalean, ardo beroa edaten dute, kalean sua pizten dute eta dantzaldia izaten dute.  Herrikoek bakarrik ez; festa horretara pare bat kilometrora dagoen Guardiako bizilagunak ere joaten dira.

Gainera, beste ohitura baten berri ere eman digu Vanessak. Arabako Errioxako sanblasetan ere jaten dituzte gozoak. Abadiñon, esaterako, opil zuriak dira nagusi, baina Paganosen eta Guardian hojaldreak jaten dituzte. Ez dira, ordea, hostopilak, bizkotxoak, baizik!

Entzun!