Baipasa
Lanbideak eta lantegiak
ENEA aulkiak
Tere Beloki | EITB Media
Legorretako EREDU lantegian izan gara ENEA markapeko aulkiak nola egiten dituzten ikusten.
-
ENEA aulkiak sortze prozesuan
14:02 min
Euskal diseinu artisauen sektoreko aintzindari, sei hamarkada daramatzate ia aulkigintzan. Dena esaten hasita, mahaiak ere egiten dituzte. Hondartzako aulkiekin hasi ziren baina gerora nagusitzen joan dira bulego, itxarongela eta ikastetxeetako aulkiak ENEA markapean. 20 aulki familiatik gora aurkituko dituzue ENEAko katalogoan eta osagaiekin jokatuz milaka aulkitik gora. Nola egiten dituzten jakin nahi izatera, entzun IÑAKI ELIZEGIk eta MIKEL MARTINEZek eman dizkiguten azalpenak. Prebentzio saileko arduraduna da lehendabizikoa eta prozesu hobekuntzakoa bigarrena.