Baipasa
ELKARRIZKETA
Maria Dobryanska ukrainarra: "Kievetik irten ezinik, sirena hotsekin laguna bainuontzian ezkutatzen zen"
ALOÑA BERAZA | EITb Media
Maria Dobryanska Gasteizen bizi da, baina Ukrainako gatazka oso hurbiletik ari da bizitzen. Senideak eta lagunak ditu herrialdean, eta egoera jasanezina dela aitortu du.
-
Maria Dobryanska artxiboko irudi batean
5:56 min
Maria Dobryanska ukrainarrak kontatu du egoera jasanezina ari dela izaten. Uneoro du familiarekin harrematen egoteko aukera, egunero hitz egiten dute, eta senideak mendebaldean bizi diren arren, egoerak nabarmen egin duela okerrera kontatu digu.
Euskal Herritik ahal duten neurrian laguntzen ahalegintzen ari direla azaldu du, Gasteizen bilketa-puntu batean ari direla lanean. Dobryanskarekin batera boluntario ugari ari dira egunero-egunero bilketa-puntuan kutxak antolatzen, material hori guztia ahalik eta lasterren Ukrainara bidali ahal izateko.