Baipasa
ERTZAK
Ba ote dago guda justurik?
Marijo deogracias | EITb Media
Ukrainako gerraren aitzakian, eta filosofia politikotik egindako planteamenduetatik, gerra justua zer den azaldu digu Ander Errastik.
-
Ukrainako soldaduak suaren inguruan.
12:01 min
Etika eta Filosofía politikoaren esparruan aritzen da Ander Errasti. Hortxe kokatu du guda justuaren kontzeptua. Eta hori azaltzeko ikuspegi bi daudela esan digu: tradizional edo legalista, gerrara joateko ahalbidetatuta daudenak estatuak direla dioen ikuspegia, beti ere, defentsa nazionala bermatzeko; eta, ikuspegi errebisionista edo kritikoa, giza eskubideen defentsak motibatutako gudez ari dena.
Hala ere, guda bat bidezkoa den ala ez erabakitzeko, guda zer den definitzea ere beharrezko dela gogoratu digu Errastik eta hainbat irakurketa ere gomendatu dizkigu, guda justuaren teoriak deritzon korrontearen ingurukoak:
- Just War Theory, Michel Walzer
- Cosmopolitan War, Cécile Fabre
- The Ethics of Killing in War, Jeff McMahan
Duda barik ertz askoko gaia beste behin ere #ertzak tartean.