Baipasa
Espekulatzen
Artista izateko bidea Erdi Aroan ez zen samurra
iTZIAR aLDUNTZIN | eitB mEDIa
Mutikotan hasi eta urteetan luzatzen zen artista izateko bidea.
-
Ertaroan artista izateko bidea
17:32 min
Gaur eguneko artistek ez dute froga zehatzik pasa behar artista izan ahal izateko, benetan ez dizute titulazio zehatzik eskatzen, nahiz eta artista izateko formakuntza edo ezagutza batzuk beharrezkoak diren, eta horretarako daude artea ikasteko zentroak (Arte ederren fakultatea, arte eskolak etab. badauzkagu noski). Formakuntza bat behar da, baina ez da esistitzen artista zarela ziurtatzen dizun titulurik. Egia da gaur egun asko kostatzen zaigula artista zen den definitzea.
Ez da horrela izan beti, eta badakigu Erdi Arotik XVIII. mendera bitartean, artista izateko, edo behintzat artista bezala lan egin ahal izateko, froga gogor batzuk gainditu behar zirela. Artisten azterketak ezagutzen ditugu, kontratuak eta horrelako dokumentazio historikoa, batez ere XVI. mendetik aurrerakoak.
Mutikotan hasten ziren irakasle baten etxean eta bidea ikaragarri luzatzen zen: Azterketak, praktikak...eta gero merkatuak, uzte bazien, orduan egiten ziren artistak.
Aintzane Erkizia Artearen Historian doktore, arte erlijiosoan espezializatua eta EHUko irakasleak dena kontatu digu garai hartako artisten bideaz.