Itxi

Baipasa

Gure Haria

Tribu sentiarazteko agurrak

Itziar Alduntzin | EItb Media

Haka, Shaka, motorzaleen "V" eta Namaste agurrei buruz hitz egin dugu tribu bakoitzarekin.

  • Haka, Zelanda Berriko gerra-dantza

    Haka, Zelanda Berriko gerra-dantza

    35:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arratsalde on!  Horrela agurtzen zaituztegu egunero. Badira agur berezi bat duten taldeak. Talde horretako partaide direla adierazteko erabiltzen dute agur zehatz hori.  

Gaur beraiei eta beraien agurrei eman diegu leku Baipasako Harian. Rugby jokalarien Haka, surflarien Shaka, motorzaleen "V" eta yogazaleen Namaste-az aritu gara.

Hakaz galdetzeko dantza honen sorlekuko bertako ohorezko elkarrizketatua izan dugu: Emma-Lee Taruke Cleary, Zelanda Berrikoa, Eibarko Rugby Taldeko jokalaria. Maori jatorria duen jokalariak kontatu digu bere herriko gerra-dantza honek nola bukatu duen Rugby partidetako agurra izaten. Nahia Martinez, Eibarko taldeko rugby jolkalariaren laguntzarekin aritu gara berekin hizketan.

Shakaz galdetzeko June Torraldairi deitu diogu. Emakumeak Surflari Ekimenaren sortzailea da bera. Shaka surflarien agurra, kirol hau egiten dutenen arteko elkartasun sentimentua adierazteko egiten da baina, badirudi, emakume surflarien artean tribu bateko paratide diren sentimentua oraindik ere handiagoa dela Junek kontatu digunez.

Jarraitu dugu tribu sentiarazten gaituzten agurrak errepasatzen. Oraingoan Jose Emilio Agote motorzalearekin. Berak argi utzi du kenu horixe, V-a unibertsala dela eta motor handietan dabiltzanen artean egiten dela.

Amaitu dugu Namaste-a egiten. Yoga irakasle izateko zuzenbide ikasketak utzi zituen Leire Jauregik azaldu digu zer den Namaste-a eta Yogan beste agur batzuk ere badirela. Gaur egun Urretxun da Yoga eskola du, Durga Ma Yoga-eskola.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia