Itxi

Baipasa

GURE HARIA

Galtzen ari dira?

ALOÑA BERAZA | EITb Media

Urtetik urtera badira lanbide batzuk gero eta zailtasun gehiago dituztenak bizirauteko, horien artean daude zapatari eta zapatagileak, jostunak, kioskoak, baita baserri mundua ere. Honezkero dena asmatua dagoela esaten den garai honetan galbidean dauden lanbideei buruz aritu gara.

  • Galtzen ari dira?

    Galtzen ari dira?

    32:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Jon Ander Urresti dantzaria eta aktorea izan dugu gurean, familian errotuta egon den baserriaren istorioari buruz hizketan. Filosofian graduatua da, eta Dantzertin ere egin ditu goi mailako ikasketak. Hainzuzen, Dantzertiko gradu amaierako lanerako baserriarekin loturiko lana ondu du, eta hari buruz aritu da hizketan; "Tribiz, baserri galdue" lanari buruz.

Zallako kioskoko arduradunarekin ere hitz egin dugu, Ainara Diagorekin. Duela bost urte hartu zuen Zallako kioskoa, eta urtetik urtera lanbidearen etorkizuna gero eta ilunago ikusten duela dio.

Xabier Iturrioz zapatagilea da, Erason eta Iruñean ditu tailerrak eta larruzko zapatak sortzen aritzen da. Lanbidea desagertzear dela aitortu du, batez ere, ez dagoelako erreleboa hartuko duenik. Zapatagilearen lana nolakoa den azaldu du.

Askotan esan ohi da jostun bat topatzea gero eta gehiago kostatzen dela. Bada, ordea, Bartzelonan Lantoki izeneko tailler bat Urko Martinezek gidatutakoa, eta bertan joskintzaren gaineko ikastaroak ematen dituzte, josteko makinak alokatu eta norberaren proiektua bideratzeko aukera paregabea dela dio Martinezek.