Itxi

Baipasa

Gure Hiztegia

Filipinerazko 'gigil' hitzak zer esan nahi duen ikasi dugu gaur

Lierni Ibargutxi | EITb Media

Eta Laura Albistegi bitxigilearen lana ezagutzeko aukera izan dugu, Gigil Minimal Design deitzen baita bere marka.

  • Hiztegia

    Hiztegia

    12:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Badakizu nola batzuetan badauden hain maitagarri eta xarmagarri egiten zaizkizun pertsonak edo gauzak -gauzak ere izan daitezke-, hartu eta atximurka egingo zeniela? Atximurka modu maitagarrian, noski. Txikitan, esaterako, amonak egiten zizun moduan, matrailetatik heldu eta 'Zenbat maite zaitudan' eta 'Zein polita zaren' eta horrelakoak esaten zizkizunean? Bada, filipineraz, 'gigil' esaten baduzu, horixe esan nahi duzu: "Zein xarmagarria zaren! Egingo nizuke atximurka!"

Euskal Herrian ere aurkitu dugu izen hori. Laura Albistegiren bitxi diseinuen markaen izena da. Gigil Minimal Design izenarekin sinatzen ditu bere kreazioak eta bere lanari buruz egin dugu solas gaurkoan. Sakatu play eta entzun kontatu digun guztia!