Baipasa
Zirkulua itxiz
Sahatsa Jauregiren aizkorak berriz ere "Baipasa"n
Tere Beloki | EITb Media
Duela bi urte gurean besteak beste egin zuen egonaldi artistikoan lantzen ari zenaren emaitza artistikoa da "Aizkorak" erakusketa.
-
Sahatsa Jauregiren AIZKORAK erakusketako lana
11:10 min
Hilean behin egonaldi artistikoak eginez ekin zion "Baipasa"k duela bi urte pasatxo ibilbideari. Sahatsa Jauregi izan zen gure gonbitea onartu zuen artistetako bat eta hilabetez astean behin izan zen gurean bere sortze mundua bistaratzen. Asko hitz egin zigun aizkorez, aizkoren inguruko ikerketa bat egiten ari zelako garai hartan. Ikerketa hura amaituta Jose Ramon Jauregi bere senide aizkoragilearen tailerrean aritu da lanean Urnietan eta emaitza Bilboko Azkuna zentroan du asteotan ikusgai. Eta hantxe izan da "Baipasa" nolabait ere zirkulua itxiz. Gaur irratiz erakutsi ditugu Sahatsaren aizkorak eta ez-aizkorak.