Baipasa
KLIMA LARRIALDIA
Ur azpiko urak gure etxeetako ur hornidura osatzeko ur-iturri naturalak dira
Hondarribian, Irunen, Ondarroan edo Durangaldean ur azpiko akuiferoek osatzen dute ur horniketa. Ane Zabaleta geologia ikerlariak azaldu digunez, "krisi klimatikoari aurre geiteko estrategia modura lurrazpiko uren garrantzia areagotu beharko litzateke".
-
Aramotz. Argazkia: Wikipedia.
16:36 min
Aurrekoan esan zigun EHUko geologia ikerlari Ane Zabaleta, planetako ur gezaren % 30 lurrazpiko ura dela. Bada, hariari tiraka, akuiferoez aritu gara, ur azpiko urak geroz eta garrantzitsuagoak direla gure ur horniketa osatzeko. Adibide aipagarria da Aramotzekoa. Izan ere, ingurune horretan 1.500 mm edo litro/metro koadroko da bataz beste urtean egiten duen prezipitazioa eta horietatik erdia baino gehixeago atmosferara itzultzen da, baina 800 bat mm ur arrokan infiltratzen da. Bataz beste, 25 litro ur segundoko emango luke arroketan gordetzen den urak. Alderaketa bat eginez: Ondarroan egin duten ur azpiko urez hornitzeko putzuak 15 litro segundoko ematen du: 10.000 pertsonako herri baten etxeetako hornidura bermatzeko beste.
Zaindu ditzagun gure bazterrak!