Baipasa
GURE HARIA
Txikitik hasitako proiektu handiak
ALOÑA BERAZA
XXL kanpainak izaten dira normalean arreta ematen dutenak, baina txikitik egindakoak ikusgarriak izaten dira baita ere. Milimetroak izeneko ekitaldia ezagutu dugu, poesia formatu txikian egiten ikasi dugu, miniaturazko liburuak ezagutu ditugu eta foto-zeramikazko pieza txikiak izan ditugu hizpide.
-
Txikitik hasitako proiektuak
37:13 min
Txikitik hasi dugu haria Milimetroak ekimena ezagutuz. Kilometroak jaialdia aski ezaguna da Gipuzkoan ikastolen aldeko mugimenduan, baina aurtengo berrikuntza milimetroak ekimenaren sorrera izan da. Anartz Muxika Orereta ikastolako zuzendariak argitu ditu milimetroen jaialdiak ez dituela kilometroak ordezkatuko. Izan ere, kilometroen aterkipean antolatuko dira urtero-urtero eskualdeka milimetroak. Lehenengo milimetroa Orereta ikastolak antolatu du.
Txikian egindako liburu formatuak ere erakutsi dizkigu Eluska Kortajarenak, Arteliburu elkarteko kideak. Donostiako Koldo Mitxelena Kultur Etxean ikusgai dago une honetan miniaturazko artista liburuen erakusketa, eta kontatu digu formatu txikian egindako artelantxoak direla.
Liburu txikietatik poesia paper zati txikietan nola egin daiteken azaldu digu Elisa Ruedak, Poetak Maiatzean Poesia Jaialdiko zuzendariak. Aurten lehen aldiz antolatu dute "Poesia paperezko ahozapi batean" izena daraman lehiaketa.
Lan txikiak eginez baina oroimenaren alde ekarpen handia eginez aritzen da Alaitz Andonegui Druyen Foto-zeramikako sortzailea. Hilobi-artea egiten duela kontatu digu, baina bestelako arlo artistikoa ere lantzen duela; zeramika ardatz hartuta katiluak egiten ditu, apaingarriak eta baita mosaikoak ere bai.