Baipasa
GURE HARIA
Eta egongo ez balira? Desagertuko balitz, zer?
ALOÑA BERAZA PEÑA | EITb Media
Urtetik urtera intsektuak desagertzen ari direla esaten da askotan, zer gertatuko litzateke intsektuak egongo ez balira? Ilargia desagertuko balitz? Diru-fisikoa desagertzear dago? Meatzeak ustiatzeari utziko bagenio, zer?
-
Zer gertatuko litzateke ilargia, meatzaritza, diru-fisikoa eta intsektuak desgertuko balira?
34:48 min
Iñaki Mezkita entomologoak intsektuen desagerpenaren berri eman digu, hala ere, argitu du intsektu espezie guztiak desagertu aurretik desagertuko litzatekeela gizakia.
Miren Millet fisikariak ilargirik ez balego zer aldatuko litzatekeen azaldu du. Argitasuna, mareak eta denboraren neurketa lirateke, besteak beste, ilargiak eragingo lituzkeen aldaketa agerikoenak.
Iñaki Vigiola Euskal Herriko Meatzaritza Museoko kideak azaldu digu meatzaritzak pisu handia izan duela Euskal Herriko historian, eta gizartearen izaeran eragin duen sektorea izan dela. Meatzaritzarik gabeko mundua irudikatzea zientzia-fikzioa litzatekeela dio.
Mikel Arriaran Laboral Kutxako ordainbide-sailaren arduradunari galdetu diogu ea egunen batean desagertuko den diru-fisikoa. Gero eta ordainketa gehiago egiten dira euskarri digitalak erabilita, baina aitortu du oraindik gizartea ez dagoela prest esku-dirurik gabe bizitzeko. Hala eta guztiz ere, Europako Banku Zentralaren asmoen berri eman digu; martxan da euro-digitalean buru-belarri dago.