Itxi

Baipasa

Gure Hiztegia

Ubuntu: "Ni naiz, gu garelako"

Lierni Ibargutxi | EITB Media

Hegoafrikan du jatorria gaurko hitzak, zulu eta xhosa hizkuntzetan.

  • Haur talde bat

    Haur talde bat

    10:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Afrikan 2.000 hizkuntza inguru hitz egiten dira. Hizkuntza aniztasuna kontinente honen ondare eta kultura aberastasunaren beste erakusle bat da. Hizkuntza horietako bat zulu hizkuntza da. Bantu hizkuntzen familiakoa. 9 milioi hiztun inguruk darabil zulua. Eta Hegoafrikako ama-hizkuntza nagusia da.

Ubuntu hitza zulu eta xhosa hizkuntzetatik dator. Esanahiari dagokionez, etika jakin bat adierazten du. Hegoafrikan, nagusiki, elkartasuna eta enpatia ulertzeko modu bat, bizikidetza eraikitzeko modu bat da. Pello Alberdirekin hitz egin dugu ubuntu kontzeptuari buruz. Izan ere, Jon Rodriguez lagunarekin batera, bizikleta hartu eta Hegoafrikan hasi eta bederatzi herrialde afrikarretan barrena bidaia egin berria da eta Biziz blogean eman dute bidaiaren berri, gainera. Sakatu play eta entzun osorik kontatu digun guztia!