Baipasa
Gure Haria
Turbantea buruan eta ibili munduan!
Zapiari bueltak eman eta buruan dotore janztea arte bat da, Getari Etxegarai aktoreak egiten duen bezala edo Senegalen eta Indian darabilten bezala
-
Emakumea turbantearekin
39:05 min
Ez digu esan nahi izan zenbat turbante dituen etxean, baina asko dira, hori ziur, eta aspalditik janzten ditu Getari Etxegaraik. Kaori Faktorian, berriz, Senegaletik ekartzen dituzte oihalak turbante koloretsuak egiteko, Lurgi Zalakainek kontatu digun moduan. Xabier Eskibel, berriz, Indian bizi da eta hango turbanteen tradizioaz jardun dugu berarekin. Eta Markel Etxeberria Balenciaga etxeko bildumaren garapen eta koordinazio arduradunak Parisen turbanterik ikusten ote den kontatu digu. Sakatu play eta entzun osorik solasaldia!