Itxi

Baipasa

Esekulatzen

Artelanen aurrean mutu

Aintzane Erkizia hitzik gabe uzten duten artelanak.

  • Esnea isurtzen ari den neska, Johannes Vermeer

    Esnea isurtzen ari den neska, Johannes Vermeer

    15:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Badaude mutu uzten gaituzten lanak, agian bertako pertsonaiak oso une intimoan daudelako gelditzen gara isilik, ez diegulako enbarazurik egin nahi. Johannes Vermeer margolari holandarraren margoak ekarri ditu Aintzane Erkiziak adibide gisa. Badaude ere beste lan mota batzuk bere esanetan bertako irudietako pertsonaiak zalaparta batean daudela diruditenak eta horiek ere isilarazten omen gaituzte, entzun egin nahi ditugulako. Michelangeloren Sixtoar Kapera aipatu du adibide  gisa.

Aintzane Erkizia Artearen Historian doktore eta arte erlijiosoan espezializatua den gure kolaboratzaileak, berak bakarrik kontatzen dakien moduan azaldu digu maisulanen aurrean mutu zergatik gelditzen garen eta hitzik gabe utzi gaitu.