Baipasa
GURE HARIA
M hizkidun matrikulak aurten errepidean
ALOÑA BERAZA PEÑA | EITb Media
Errepidean aurten M hizkia daramaten ibilgailuak ikusiko ditugu, matrikulak honezkero L hizkitik M hizkira pasa baitira. Zein hizki agortu da azkarren matrikuletan? Berdin matrikulatzen dira autoak eta itsasontziak? Nondik dator matrikula hitza?
-
M hizkidun matrikulak aurten errepidean
Alex Rodriguezekin M hizkidun matrikulei buruz hitz egin dugu, Iurretan Renault Gaursa auto kontzesionarioko auto-saltzailea da bera, eta kontatu digu L hizkia izan dela salmenta errekorrak gainditu ditun hizkia, L hizkia agortu dela azkarren.
Ibilgailuen matrikulaz hitz egiten hasita itsasontziak ere autoak bezala matrikulatzen ote diren galdetu diogu Guzman Pascuali, Getariako kapitaniako langileari.
Baina, nondik dator matrikula hitza? Zer du oinarri? Matrix hitzetik eratorritakoa da? Hala baieztatu digu Gidor Bilbaok, EHUn Latin filologian irakasleak.