Itxi

Baipasa

GURE HARIA

Nondik dator?

Aloña Beraza Peña | EITB Media

Euskaraldiko aurtengo kantuaren letra hizpide hartuta, egunerokoan erabiltzen ditugun hitzen jatorriaren bila joan gara. Orsai, Marianito eta Inglesito hitzak nondik datozen ezagutu dugu "Baipasa"n.

  • Orsai, Marianitoa eta inglesitoa, nondik datoz?

    Orsai, Marianitoa eta inglesitoa, nondik datoz?

    35:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Andoni Egaña bertsolariarekin aritu gara aurtengo euskaraldiko kantuaren letra aletzen hala baitio kantuak: "Esazu hitz bat eta sendatuko naiz".

Futbolean "orsai" hitza erabiltzen da askotan jokoz kanpoko jokaldi bat dagoenean. Nondik dator? Mikel Morrisek euskara ingelesezko hiztegia du sortua, eta berak azaldu digu gaizki entzundako "off side" hitzetik datorren esamoldea dela, honezkero gurean errotuta dagoena.

Vermutari Marianitoa esaten zaiola jakina da, Bilboko alde zaharrean sortutako edari alkoholdunari egiten zaio erreferentzia izen horrekin. Zergatik Marianito? Zein istorio dago izenaren atzen? Julen entzuleak kontatu digu, eta Jon Enalesek, Mungiako Mume tabernako arduradunak hitzaren erabilerari buruzko azalpenak eman dizkigu.

Donostian ere bada izen propioa duen gozo bat: Inglesitoa. Nolakoa da? Nondik dator izena? Javi Aramendiak, Aramendia gozo-dendaren sortzaileak kontatu digu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia