Baipasa
Melbournetik Euskal Herrira
Teresa de Miguel Modulor dj-a da
Lierni Ibargutxi | EITB Media
Pintxatzen duela lau urte inguru hasi zen eta izen artistikotzat bere arkitekto lanari keinu bat egiten dion deitura hartu du: Modulor, Le Corbusier-en neurketa sistemaren izena, hain zuzen ere.
-
Teresa de Miguel Modulor
17:14 min
Melbournen arkitekto gisa ibili ohi da lanean, baina bere pasioa biniloak entzutea eta biniloak bilatzea da. Eta horiekin pintxatzen du, biniloekin. Bai Modulor bezala edo baita Olivas dj bikoteko kide denean ere. Melbourneko bizimoduari buruz eta dj jardunari buruz hitz egin dugu berarekin. Sakatu play eta entzun kontatu digun guztia!