Itxi

Baipasa

GURE HARIA

Eskuz esku eta eskurik esku

Bazenekien esku casting-ak egiten direla? Nail art joera jarraitu ala ez, azazkal laburrak izatea komeni zaie fisioterapeutei, baita musikariei ere.

  • Eskuei buruz Baipasan

    Eskuei buruz Baipasan

    31:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eskuei buruz aritu gara hizketan "Baipasa"n, Orhi Studioko esku casting-etik hasita. Alvaro Saurekin hitz egin dugu horri buruz, bera baita bideo-etxe horretako arduraduna.

Azazkaletako modari buruz, ordea, nail art-a egiten urte dezente eman dituen Olatz Vegarekin hitz egin dugu, eta kontatu digu glaseatua dela orain modan dagoena.

Eskuak lanabes nagusi gisa ditu Alaine Azkargortak, Barakaldoko eskuz fisioterapia zentroko arduradunak, eta aitortu du esku tamainari erreparatzea baino, komenigarriagoa dela lanerako eroso egoteko azazkalak ongi moztea. Adostasun berera iritsi gara Joana Otxoa de Alaiza piano irakaslearekin, pianoa ongi jotzeko komenigarria dela dio, eta beste zalantza bat argitu digu: ez du ezagutzen eskuak aseguratuta dituen musikaririk.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia