Itxi

Baipasa

GURE HARIA

Etxeen kanpoaldeak zein informazio ematen dute?

Mikonoseko etxeen koloreek esanahi bana dute, Pasai Donibaneko etxeek ere badute zer kontatua, Arrasateko udaletxeko zutabeetako sinboloek bezala, edota Lesakako etxe atarietako irudien antzera.

  • Etxeek zein informazio ematen dute? Mikonos, Pasai Donibane, Arrasate eta Lesaka hizpide Baipasan

    Etxeek zein informazio ematen dute? Mikonos, Pasai Donibane, Arrasate eta Lesaka hizpide Baipasan

    38:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Manex Alberdi dantzariak eman digu Mikonoseko etxeen berri, kolore bakoitzak etxebizitza horretako bizilagunen lanbideari egiten diola erreferentzia kontatu digu.

Arrantzale etxeei buruz hitz egiten hasita Luisma Laboa sanjuandarrak kontatu digu Pasai Donibaneko etxeen koloreek ez dutela lanbidearekin lotura zuzenik, baizik eta norberak bere etxea identifikatzeko margotzen zituztela etxeetako barandak, hots, arrantzaleek portura sartu bezain pronto euren etxea identifika zezaten.

Gipuzkoan barnealdera eginda Arrasateko udaletxeko zutabeetako neurriari buruz hitz egin digu Arantza Otadui historialariak. Garai batean azoka egiten zen bertan, eta salgaiak neurtzeko erabiltzen zen neurria zela kontatu du.

Nafarroako etxeek ere badute zer kontatua; Lesakako hamaika adibide ekarri ditu Baipasara Asier Osesek, Lesakako Turismo Teknikariak.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia