Itxi

Baipasa

HARIA

Nazioarteko fenomeno bihurtuko dira jotak?

Amaia Eneterreaga | EITB Media

Irabia jota eskolan egin dugu kontsulta, eta gero beste jota batzuei buruz hitz egin dugu: J bitamina zer den, J Martina taldearen izena nondik datorren eta jota nola ahoskatu behar dugun.

  • Jotak

    Jotak

    28:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nafarroako Jotak Espainiako ondare inmaterial gisa aitortu dira, eta horrek esan nahi du honezkero Nafarroako Jotak azaltzen direla Kultura eta Kirol Ministerioaren Ondare Kontseiluko txostenean. Zein eragin izan du horrek joten fenomenoan? Herritar gehiago animatu dira orain jotak abestera eta dantzatzera?

Asier Sampedro Irabia jota eskolako kideak jotak nola bizi dituen kontatu digu.

J Bitaminari Colina deitzen zaio, baita EHUko farmazia fakultateko korridoreetan ere. Naroa Kajarabillek, nutrizioan espezializatutako biologo eta EHUko irakasleak, aitortu digu berak ere ez duela J izenarekin ezagutzen bitamina hori.

J Martina taldeak ordea, zergatik du hizki hori bere izenean? Kattalin Barcena taldeko kideari egin diogu galdera.

Baina, nola esan behar da, jota ala iota? Kontsulta hori egin diogu Lourdes Oñederrari, euskaltzain oso eta ahoskera batzordeko buruari.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia