Baipasa
ELKARRIZKETA
Iker de las Heras: "Ez nuen Reinhold Baer Prize saria irabazteko esperantzarik"
Aloña Beraza | EITB Media
Hiru hilabeteko tartean Reinhold Baer Prize matematika saria eta Marie Curie beka jaso ditu Iker de las Heras matematikariak. Dusseldorfen bizi da gaur egun, baina Brasiliarako bidea hartuko du urtarrilean. Izan ere, bi urte emango ditu Brasiliako Unibertsitatean ikerketan.
-
Iker de las Heras matematikari hernaniarra izan da Baipasan
12:59 min
Iker de las Heras matematikari hernaniarra izan da "Baipasa"n. Irailean jaso zuen Reinhold Baer Prize matematika saria, nazioartean talde teoriari eskaintzen zaion sari bakarra. Emaila hiru egun beranduago ireki zuen, eta matematikariak kontatu digu ezustean harrapatu zuela izendapenak. Albiste on hori kudeatzen ari zen bitartean, gainera, bigarren errekonozimendua iritsi zaio urriaren amaieran; Marie Curie beka irabazi du, eta ondorioz hiru urteko ikerketa lana du aurretik. Bi urte emango ditu Europatik kanpoko unibertsitate batean lanean, Brasiliako unibertsitatea aukeratu du berak, eta ondoren azken urtea Leioako campusean emango du, Europako unibertsitate bat aukeratu behar zuen eta EHUkoa aukeratu baitu hernaniarrak.
Ametsez ere hitz egin du, matematikariaren nahia etorkizunean Euskal Herrian bizitzea da, baserri batean bizitzea eta bertako ortuan matematika egin ahal izatea.