Baipasa
PERSPEKTIBA
Itsas landareak eraikuntzan?
Nerea Rodriguez | EITb Media
Itsasoko materialak eta baliabideak gure etxean.
-
Perspektiba
16:49 min
Iñigo Ocamicarekin eraikuntzan erabiltzen diren bi materialei buruz hitz egin dugu: mares harria eta posidonia. Mares harria Balear uharteetan oso tipikoa den kareharria da, arkitektura tradizionalean oso ohikoa da, irletako klimara ondo egokitzen den materiala delako. Posidonia, aldiz, mediterranear itsasoan aurkitu daitekeen itsas landare bat da. Lehortzen denean, eraikuntzan erabili daiteke, eta isolamendu termiko modura ere erabiltzen dute. Ekimen hau Balear Uharteetako Etxebizitza Institutuak (IBAVI) bideratu du, eta horren guztiaren berri eman digu Ocamicak.