Itxi

Baipasa

HARIA

Egia ala gezurra?

Nerea Rodriguez | EiTb Media

Gaizki ikasitakoak deseraikitzen, eta ongi daudenak barneratzen aritu gara gaurko saioan. Kazetariek dena irakurtzen dute? Bi lurrin nahastu daitezke? Autoko azterketa praktiko guztietan aparkatu behar da? Bota altuak edonork jantzi ditzake?

  • Egia ala gezurra?

    Egia ala gezurra?

    41:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kazetarien Nazioarteko Egunean lanbidearekiko dauden mitoak desegin ditugu elkarrekin. Maddalen Marzolen eskutik egin dugu tribialean aurrera, lurrinen gainean dauden mitoak deseraiki ditugu.

Etxaniz autoeskolan ere egin ditugu galdera batzuk, eta Uxoa Aizpuru irakasleak argitu dizkigu: Azterketa guztietan aparkatu behar da?, autoeskoletako autoek tranpa dute eta errazago gidatzen dira?

Edurne Garcia musika irakasleari galdetu diogu ea egia ote den ahoa zabalik hobeto entzuten dugula, eta baietz esan digu dagokion azalpena eskainiz.

Azkenik, Maite Albes moda estilistari galdetu diogu zeintzuk diren modaren gainean deseraiki beharreko mitoak: marra horizontalak edonork jarri ditzake? Eta bota altuak? Kolore batzuk ezin dira urtaro guztietan erabili? Zuria eta beltza denoi doakigu ongi?