Baipasa
Gure haria
Pekak ditut , eta zer?
Berezkoez, filtroekin marraztutakoez, makilatutakoez eta tatuatuez aritu gara BAIPASAn
-
Oreztadun azala
35:06 min
Boladan omen daude pekak. Ikusi besterik ez dago zenbatek jartzen dituen sare sozialetan filtroak pantailan pekekin azaltzeko. Beste batzuk tatuatu egiten dituzte edota makilatu. Euskal Telebistako makilaje gelara joan eta pekak marraztu dizkio AMAIA URRESTILAk ALOÑA BERAZA lankideari.
Joera honetaz eta pekak izateaz aritu gara ENERITZ ARTETXE aktorearekin eta DAVID ZURUTUZA futbol jokalari ohiarekin AITOR DE VICENTE dermatologoaren kontsultara joan aurretik. Oreztak dituen azala nola behatu eta nola zaindu erakutsi digu azken honek.
Eta beste gauza bat ere ikasi dugu gaurko harian. Peka, Kroaziako jaki tradizionala nola prestatzen den. MARIA LOUVRIC kroaziarra aritu zaigu sukaldari lanetan.