Baipasa
HARIA
Talde-lanean
Nerea Rodriguez | EiTb Media
Talde-lana beharrezkoa den hainbat ekimenen berri jaso dugu talde-lana oinarri dugun "Baipasa"n.
-
Talde-lanean
39:04 min
Inoiz castellar izan den Jon Agirresarobe oriotarra aritu zaigu talde izaeraren eredu den Kataluinako folkloreko ikurraz. Sarean lantaldean aritzeko egin duen saiakeraz berriz, Uxue Razkin Ereingo editorea. Neskatoak protagonista dituzten liburu edota ipuinen berri emateko eskatuz txiokatu du eta erantzun ugari jaso. Baita gurean ere. Literatur munduko beste adibide bat ere jaso dugu talde-lanaren aitzakian: Hatsa elkarteak aurten ere bidean du hatsakideen lanekin osatu ohi duen Hatsaren Poesia bilduma. Eta nola ez, gastronomia munduan aurkitu dugu hurrengo adibidea: ez mahaiaren bueltan, Arzakeko sukaldean baizik. Igor Zalakain sukaldariak azaldu digu zer nolako talde lana egiten duten 20 sukaldaritik gorako taldean.
Ah! Aurrez Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak adierazi digu zein gustora dauden ondarrutarrak Lian margolariak Kamiñazpi auzoko etxe batean egindako murala munduko hirugarren onena delako street art cities elkartearen arabera.