Baipasa
A ze koadroa!
Maite Luengo: "Estetika inozenteak ez du esan nahi atzetik hausnarketarik ez dagoenik"
Lierni Ibargutxi | EITB Media
Naif arteari buruz egin dugu solas aste honetan.
-
Akuarelak eta koadernoa
Naif estetikari buruz hitz egiten dugunean, askotan, aurreiritzietatik abiatzen ditugu gure iritziak eta kritikak. XX. mendearen hasieran abiatutako estetika honen atzean, ordea, hautu kontziente bat egon ohi da, askotan. Euskal arte garaikidearen esparruan, Rosa Valverde edo Damaris Pan artisten lanek badute ustezko inozentzia bat, eta Maitek esan digun moduan, "estetika naifa dutela eman dezake, sinbologia sakon edota ikerketa akademikoaren emaitza izan arren". Sakatu play eta entzun osorik kontatu digun guztia!