Baipasa
Diseinua eta gorputza
Nora Inoriza, diseinatzaile estrategikoa: "Diseinurik onena ikusezina da"
Lierni Ibargutxi | EITb Media
Gorputzean diseinuak duen eraginaz hitz egin dugu gaur eta somaestetika zer den azaldu digu Nora Inorizak.
-
Bizkarreko mina bulegoan (Pixabay)
14:53 min
Diseinuak gorputzean eragiten du, maila eta modu askotan. Gorputzean erreakzio fisiologikoak eragiten dizkigute zentzumenetatik hautematen ditugun elementuak. Erreakzio jakin batzuk sortu nahi direnean, koloreak, soinuak eta usainak moldatzen dituzte diseinatzaileek, gure esperientzia hobetzeko. Horri somaestetika esaten zaio, diseinuaren munduan. Objektu batek edo esperientzia batek ondo sentiarazten gaituenean, haren diseinuan asmatu dutela esango genuke. Horixe uste du Nora Inorizak ere bai, "diseinurik onena ikusezina delako", esan digunez.