Baipasa
Iradokitzailea zait
Itziar Orbegozo: "Lan esparrua eta esparru pertsonala definitzen zuten plaka tektonikoak kolapsatu dira"
Lierni Ibargutxi | EiTb Media
Konfinamenduaren aurreko bizitzara itzultzeko ahalegin egin arren, Itziar Orbegozok ez du lehengora itzultzea guztiz lortu, edo, hobe esanda zerbaitek klik egin zion barruan, etxealdiaren garaian, eta ordutik, lanaren esparrua "forma bakartian, deserosotasunean bizi izan" duela aitortu digu
-
Bulego bateko langileak
15:11 min
Itziarrek sentitzen zuen deserosotasunari izena jarri diotela irakurri berri du: iraultza malgua. Eta bakardadean eta oso gutxitan ahapeka gertukoenekin partekatzen zituen kezkak beste askok ere bizi dituztela konturatu da. Izan ere, lanak zenbateraino asebetetzen gaituen, zer espero dezakegun lanaz, nola uztartu lana eta gure bizitza pertsonala... horiek guztiak konfinamenduak hankaz gora jarri ziren. Eta, askorentzat, batez ere zerbitzuen sektorean lanean dihardutenentzat, gauzak ez dira lehen ziren bezala, eta zaila egiten zaie lehengora itzultzea: lehengo zurruntasunera, ordutegietara, "presentzialismora" eta abar... Iraultza malgua ote da guzti horren erantzuna ekarriko duena? Sakatu play eta entzun Itziarrek gaiaren inguruan kontatu dizkigunak!