Baipasa
Aranzadi
Iñaki Sanz-Azkue: "Suge-gorriek alde egiteko joera izaten dute, beraz, lasai uztea da garrantzitsuena"
Amaia Eneterreaga | EITB Media
Aranzadiko herpetologoak Euskal Herriko narrastien mapa aurkeztu du "Baipasa"n. Suge gehienak pozoitsuak ez badira ere, lasai uztea oso garrantzitsua dela azpimarratu du. Aurki, #sugebizi ekimena martxan jarriko da ezagutza zabaltzeko helburuz.
-
Iñaki Sanz-Azkue
14:18 min
Hirugarren edizio bat ere izango du #sugebizi ekimenak. Herritarren zientzia bultzatzeko ekimen gisa hartzen bada ere, ikerketan aurrera egiteko oso baliagarria dela azaldu du Iñaki Sanz-Azkue Aranzadiko herpetologoak. Euskal Herrian dauden sugeez hitz egin dugu, Ander Izagirrek egindako posterra oinarrian hartuz. Sanz-Azkuek azpimarratu duenez, sugeekiko dagoen beldurra gainditzeko, garrantzitsua da ezagutza zabaltzea.