Baipasa
Iradokitzailea zait
Ylenia Benito: "Nik ez dut urrutiko harremanetan sinesten"
Izan ere, gure kolaboratzailearentzat, "besarkada bat, ezbairik gabe, existitzen den komunikaziorik eraginkorrena da".
-
Emakume bat telefonoz hizketan
20:57 min
Triste etorri da Ylenia Benito irratiko estudiora, lagun min batek Madrilera bizitzera doala esan diolako, eta etsipenak jota dago. Telefono deiak, audio luzeak eta whatsapp mezuak hor daude, bai; eta Madril, berez, ez dago hain urrun, bai; baina argudio horiek ez dute Ylenia konbentzitu. Lagunaren gertutasuna galduko du eta hori drama bat da, drama txiki bat, baina drama, azken finean. Horrelakoetan egin ohi duen bezala, literaturan eta zineman aurkitu du kontsolamendua. Sakatu play eta entzun kontatu digun guztia!