Baipasa
ALKOHOLIKO ANONIMOAK
"Alkoholiko anonimoen taldera joateak lotsa gehiago ematen du kalean mozkor ikusteak baino"
Miren, Maria eta Iñakirekin elkartu gara gaixotasunaz, alkoholarekiko dagoen menpekotasunaz eta taldearen babesaz hausnartzeko.
-
Alkohola
25:07 min
Gabonetan otorduak edukitzea ohikoa izaten da. Mokadu goxoak, eta, askotan, kopatxoa alboan. Aurreneko tragotik hasten da giroa berotzen, topa eta topa, erabat bustita zintzurra eta ahoa… Baina, jabetzen al gara horrek eduki dezakeen eraginaz?
Askorentzat ohikoak diren egoera horiek, infernua bilakatu izan dira alkoholarekiko menpekotasuna dutenentzat. Horien arnasgune eta oasi bihurtzen dira, alkoholiko anonimoen taldeak. Eta gu, Tolosako taldearekin solastatzera gerturatu gara…Maria, Iñaki eta Miren ezagutu ditugu. Izan zitezkeen Mikel, Argiñe eta Nahia baina horiek izan dira aukeratu ditugun izenak.