Baipasa
Iradokitzailea zait
Ylenia Benito: 'Errepikatu nahi ez ditugunen zerrenda da asmo zerrendarik erabilgarriena'
Urtarrileko aste hau guztiz erabakigarria da, hain zuzen ere, urte berrirako ditugun asmo onen zerrenda editatzeko momentua iritsi delako
-
Ylenia Benito
13:15 min
Ernest Hemingwayren esaldi ezagunari jarraiki, alegia, "write drunk, edit sober" esaldiari jarraiki, Ylenia Benitok urte berrirako ditugun asmo on guztien zerrenda nola landu beharko genukeen azaldu digu. Mozkorraren harrokeriak biharamunean kikiltzen diren bezala, urtarrileko lehen haste honetan ere urte berriko asmo distiratsuak errepasatzen ditugunean, errealistagoak eta egingarriagoak izan beharko lirateke. Eta horretarako bi teknika aurkeztu dizkigu Yleniak. Batek ingelesezko izenburua du: "Stop loss". Eta besteak polonierazkoa: "Vot zapomni". Bi teknika hauek zertan dautzan jakin nahi baduzu, sakatu play eta entzun Yleniak kontatu digun guztia!