Itxi

Baipasa

Real Sociedad Itsaspekoak

60 urte eta gero, lagun taldea da orain ere Real Sociedad Itsaspekoak

Reala da itsaspeko talde bat duen klub bakarra, Real Sociedad Itsaspekoak. Eurena da nazioarteko itsaspeko zinema jaialdirik zaharrena ere. 6o urte bete berri ditu klubak eta euren historia, filosofia eta ekintzei begira jarri gara Asier Olano presidentearekin eta Iñigo Azkue instruktorearekin.

  • Asier Olano eta Iñigo Azkue, Real Sociedad Itsaspekoak

    Asier Olano eta Iñigo Azkue, Real Sociedad Itsaspekoak

    21:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Astigarragan zabaldu berri duten egoitza berrian egin dugu hitzordua Real Sociedad Itsaspekoak klubeko Asier Olano presindentearekin eta Iñigo Azkue instruktorearekin. Urteurren borobila bete du klubak, 60 urte. 1964an sortu zen taldea, urpeko arrantzan aritzen zen lagun talde batek Real Sociedad Klubari eskaera egin eta gero. Garai hartan hasiak ziren botilarekin urpekaritza egiten, eta teknika horiek eta itsaspeko irudiak nazioarteko enbaxadetatik bidalitako pelikuetan jaso zituzten. Ondoren, film horiek elkarte gastronomikoetan proiektatzen hasi ziren, eta urpeko irudi horiek txundituta, leporaino betetzen ziren aretoak. Hortik sortu zen Donostiako Itsaspeko Nazioarteko Zinema Jaialdia ere (Cimasub), estatuko jaialdi zaharrena.

Hain justu, Tenerifera joanak dira taldeko hainbat kide, jaialdian aurkeztutako ikus-entzunezkoak bertan erakusteko. Lan pedagogikoa ere badelako egiten dutena, herriz herri eta ikastetxez ikastetxe aritzen dira film horiek proiektatu eta urpeko ekosistemaren inguruan kontzientzia sortzen. Hori ere izan dugu hizpide, gure itsasoen kalitatea, sei hamarkada hauetan itsaspearen egoerak okerra egin duela azpimarratu digute.