Itxi
Zientzia, Dali eta tupperrak

Euskadi Irratia

BESTE-40-URTEAN

Zientzia, Dali eta tupperrak

Bizitzan gertatzen diren kasualitate edo ustekabeak. Donostian, Okendo kultur-etxean izan gara "Helduen Hitza" erretiratu elkarteak antolatutako hitzaldian. Salvador Dali margolari kataluniarrak zientziarekin izandako harremana aztertu du gure aspaldiko lagun batek, Aitor Bergarak. EHUn Materia Kondentsatuaren sailan doktore da Bergara eta aspaldian zientzia atala osatu zuen "Faktoria"n. Gerora eta gaur egun asko dira Euskadi Irratian zientziaz aritzen diren dibulgatzaileak, baina irratiak 1996tik badu zientziari propio eskainitako saioa, "Norteko Ferrokarrila"; bertako gidari Gillermo Roarekin saioaren historia gogora ekarri dugu. Eta zein den lehen aipatu dugun kasualitatea? Salvador Daliri buruzko hitzalditik atera eta ustekabean margolari ospetsuaren argazki erraldoia ikusi dugu Donostiako denda bateko erakusleihoan, "Cook Donostia" dendan eta bi aldiz pentsatu gabe dendan sartu gara.

 

imagen player
imagen player
imagen player