bihotzeko fonoteka
Bihotzeko fonoteka
Amagoia Gurrutxaga
Urola bailara barruan jaioa eta Urola kostan bizilekua topatutakoa. Kazetaria prentsan. Argian hasi, Euskaldunon Egunkarian segi eta Berrian oraintsu arte. Lanartea Euskeraren langile profesionalen elkartean koordinatzaile lanetan dabil.
-
Josu Barandiaranen obra
55:29 min
Amagoia Gurrutxaga Urangak etxean entzuten zuen trikiti doinuak izan ditu abiapuntu, etxeko emakumeak sukaldean dantzan ikusten zituenekoa. Dirua diskoetarako baino kontzertuetarako izaten zuen, bere fonoteka zuzeneko emanaldiek osatzen dute: zenbat eta performatiboagoa orduan eta hobea. Indarrez deskargatzeko aukera ematen dioten abestien zale, hunkitzen dutenak ere bihotzeko fonotekan ditu.