bihotzeko fonoteka
Bihotzeko fonoteka
Onintza Enbeita
Kazetaria, politikaria, feminista, agroekologista eta bertsolaria. Politikan, jaioterrian udalean hasi eta Madrileraino iritsi ostean, itzulitakoa. Bertsolari nonnahi, astelehenero Gernikako azokan jeneroa saldu ohi du. Autoa du bere eremu abestiak nahi erara entzuteko eta kantatzeko.
-
Josu Barandiaranen obra
55:59 min



Onintza Enbeita Maguregik bere ahotsera eta neurrira egokitzen diren bertso doinuak hautatu ohi ditu. Erotuta dantzan jarrarazten duen doinurik badu, himnotzat hartutakorik eta baita ilobak engainatzeko direnak ere. Bere hitzak dituzten abestiak entzunda badu nolabaiteko erreparoa. Gordeta du bere diruz erositako lehen kaseta.

