cerrar buscador
1 / 20 Hurrengoa
Kontxako estropadak, Juantxo taberna eta bertsolariak

Kontxako estropadak, Juantxo taberna eta bertsolariak

Kontxako estropadetako lehendabiziko igandearen bezperatan Nadet Agirre Orioko patroiarekin eta Urko Redondo Hondarribiko arraunlariarekin hitz egin dugu aurten bestetan baino kolore gutxiago izango duen arraun norgehiagokaz. Donostiako alde zaharreko Juantxo tabernako Xabi Agirrek ederki antzemango dutela aurtengo jende falta esan digu. Eli Pagola eta Julio Soto bertsolariekin ere bi hitz egiteko modua izan dugu uda honetako azkeneko saioan.

Deabru Beltzak eta Zetak taldea

Deabru Beltzak eta Zetak taldea

Kale anzterkia egiten duen Deabru Beltzak taldeko Garbitxurekin hitz egin ahal izan dugu azkeneko aste hauetako kudeaketaren inguruan. Zeta-k taldeko Peio Reparaz ere gurean izan da, eta gaur Etxarri Aranatzen eman behar duten kontzertuari buruz aritu gara berarekin.

Taloak, magia eta Ai Laket elkartea

Taloak, magia eta Ai Laket elkartea

Ai Laket taldekoek uda honetan zer nolako lana egiten ari diren kontatu digute. Beraiek ere lana egiteko modua aldatu behar izan dute. Ataungo talogilea den Margari Agirre-k geldirik daudela kontatu digu baina herriz herri ibiltzeko gogo handiz. Eta Eriz magoak berriz, haurrak inoiz baino tristeago ikusten dituela kontatu digu.

Lekeitioko Play Back lehiaketa eta Aittitta Makurra txaranga

Lekeitioko Play Back lehiaketa eta Aittitta Makurra txaranga

Lekeitioko lehiaktean egiten diren Play  Back lehiaketa eta paella lehiaketaz ari zaigu Romi Markes antolatzailea. Jon Gezuragak Aittitta Makurra txarangaren historia kontatu digu eta Boyse-tik buelatu berri den Iñigo Valenciak bertan urtebetez bizi izandako esperientzia kontatu digu.

 

Trakamatraka, DJ-a  eta Korrontzi taldea

Trakamatraka, DJ-a eta Korrontzi taldea

Trakamatraka taldeko Jon Urrutiarekin hitz egin dugu beraien egoeraz. Josu Rodriguez DJ-ak koronabirusarekin izan duen harremanaz aritu zaigu eta Agus Barandiaran Korrontzi taldeko kidearekin aritu gara aste hauetako beraien agendari buruz.

Komunonak, Bakioko jaiak eta Amak taldea

Komunonak, Bakioko jaiak eta Amak taldea

Euskal Herriko herrietako festa gehienetan egoten diren komunen jabearekin hitz egiteko tartea hartu dugu, Komunonak enpresako Oskar Salinasekin, alegia. Bakioko jaiak ezagutu ditugu Gorane Oleaga kultur teknikariaren eskutik, eta Amak taldeko Alaitz Telletxearekin eta Amaia Orejarekin agurtu dugu programa.

Indai taldea eta Kiki Koko eta Moko

Indai taldea eta Kiki Koko eta Moko

Kiki Koko eta Moko pailazoekin igo gara oholtza gainera, eta hainbat bertsioren doinupean amaitu dugu saioa, Bergarako Indai taldearen eskutik.

Wakeparka, Escape Street eta Alos Quartet

Wakeparka, Escape Street eta Alos Quartet

Josi Lekanda Gatikako Wakeparkearen jabea da, eta orain urtebete ekin zion proiektuaren berri eman digu. Donostiako misterioak argitzen saiatu gara Tania de Sousarekin, Espace Street-eko arduradunetako batekin, eta Alos Quartet taldeko Xabier Zeberiorekin mintzatu gara euren egoeraren berri izateko.

Elbiak, bingoa eta bixita gidatuak

Elbiak, bingoa eta bixita gidatuak

Amezketara joan gara gaurkoan, eta bertakoen, eulien, jaiak ezagutu ditugu. Mikel Loidik hainbeste jende erakartzen duen bingoaren inguruan hitz egin digu, eta Eneko Goitia euliaren jetsieraz, igoeraz eta festetako beste hainbat ekintzen inguruan mintzatu da. Iker Karrera korrikalari ohiak herria aspaldi utzi arren, jaietako oroitzapenak ekarri ditu gogora.
Mauxitxa, Photoka eta Markel Bergara

Mauxitxa, Photoka eta Markel Bergara

Elgoibarko San Bartolome jaiak gertutik ezagutzeko aukera izan dugu Mauxitxa txarangako Jose Alberto Ansolarekin, eta Txiki egunari zein soka-muturrari buruzko argazki erakusketako antolatzailearekin, Jesus Mari Sarasuarekin, mintzatu gara. Markel Bergara futbol jokalari ohiak ere kontatu dizkigu San Bartolomeak bere begietatik.
J Martina, Aitan toldua eta Zarautz Street Basket

J Martina, Aitan toldua eta Zarautz Street Basket

Aitaren toldua proiektua ezagutu dugu Maite Isastirekin, dantzan aritu gara J Martinaren doinupean eta Zarauzko udako 3x3 saskibaloi txapelketaren inguruan hitz egin dugu Iker Gurrutxagarekin.
Furgofarra, Aiaraldea Ekintzen Faktoria eta San Rokeak

Furgofarra, Aiaraldea Ekintzen Faktoria eta San Rokeak

Laudioko San Rokeetara egin dugu salto gaurkoan, Intziriak koadrilako Andrea Herrerarekin batera. Haritz Lilik Aiaraldea Ekintzen Faktoriako ateak ireki dizkigu eta Ainitze Rodriguezekin Furgofarra barrura sartu gara.
Malas compañias zirkoa, Txori Barrote eta Altxa Porrue

Malas compañias zirkoa, Txori Barrote eta Altxa Porrue

Bilboko Aste Nagusia ate joka izango genukeen honetan, Txori Barrote konpartsako Antton Urkirirekin eta Altxa Porruko Itsaso Aldaiturriagarekin hitz egin dugu. Horrez gain, Anne Etchegoienekin mintzatzeko tartea izan dugu, eta Mikel Picasak Malas compañias zirkoaren berri eman digu.
Ori-Baltzak, Astra eta Gernikako piperrak

Ori-Baltzak, Astra eta Gernikako piperrak

Imanol Bidagurenek Gernikako Bidaguren gozotegiko ateak ireki dizkigu Ori-Baltzak ezagutzeko, eta Arkaitz Bilbao Gernikako piperrez mintzatu zaigu. Astra eta Iparragirre guneak ezagutu ditugu Asier Zugadiren eskutik, eta Sara Zozayaren azken diskoko doinuak entzun ditugu.
Leokadi, Garoa musika taldea eta Doniene Gorrondona upategia

Leokadi, Garoa musika taldea eta Doniene Gorrondona upategia

Ondarroara egin dugu salto gaurkoan, Garoa musika taldearen doinuen laguntzaz. Leokadiren, Ondarroako pertsonaiaren, istorioa ezagutu dugu Andoni Urkizaren eskutik, eta Artelan elkarteko kide den Nekane Akarregi herriko buruhandiez eta erraldoiez mintzatu da saioan.
1 / 20 Hurrengoa