Itxi

Albisteak

Asteartean

Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, 'Faktoria'n

G.U.

9:40ean elkarrizketatuko du Maite Artolak hiriko garraio publikoaren mapa alda dezakeen proiektuaz. Bestalde, Etxezortuk itsasoaren maila igotzearen ondorioez arituko da Aztiko Ainhoa Caballerorekin.

Astearteko 'Faktoria' saioan, Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, izango da elkarrizketatu nagusia. Maite Artolak hiriko garraio publikoaren mapa alda dezakeen proiektuaz hitz egingo du harekin. Gainera, Manu Etxezortuk itsasoaren maila igotzearen ondorioez arituko da Aztiko Ainhoa Caballerorekin.

8:00etan hasiko da saioa Maite Artolaren gidaritzapean. 8:30ean, Laura Mintegi, Arantxa Elizondo eta Iñaki Galdos izango dira solaskideak. 9:30ean, Koldo Almandozen zinema tartea izango da entzungai, eta, ondoren, 9:40 aldera, Gorka Urtaran elkarrizketatuko du Artolak, hiriko garraio publikoaren mapa alda dezakeen proiektuaz.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Aritz Galarragaren astearteroko kolaborazioaren ostean, Hiru Haundiak mendi proba izango dute hizpide. Lasterketa ezgauna atzeratu egin dute, sai zuria babesteko, eta Iker Markinez antolatzailea arituko da horri buruz. 10:30ean, Markos Zapiainek filosofiaren historia gaurkotua ekarriko du, astero bezala.

11:00etan, itsasoaren maila noraino igo litekeen aztertuko du Etxezortuk Ainhoa Caballero Aztiko ikerlariarekin. 11:30ean, Carlos Cid eta Xabier Amuriza arituko dira solasean, eta, 12:00etan, berriz, 'Sukaldari Dema' izango da. Pili Manterolak hegaluze 'carpaccio'a egiteko errezeta proposatuko du, eta Igor Zalakainek, berriz, 'ceviche'a.

Azkenik, 12:30ean, euskaraz norbaiti irain egiteko erabiltzen diren esamoldeak aztertuko dituzte 'Geuskera' asteroko tartean.

teroko tartean.