Itxi

Albisteak

Asteartean

Parisko atentatuak eta Katalunia, umeen ikuspegitik, 'Faktoria'n

G.U.

Artolak Baigorriko eskolako irakasle batekin hitz egingo du atentatuak haurrekin nola landu dituzten azaltzeko. Etxezortuk erdi kataluniarrak diren 2 haurrek prozesua nola bizi duten jakingo du.

  • Leire eta Pau Zalakain

    Leire eta Pau Zalakain

Parisko atentatuak eta Katalunia, umeen ikuspegitik jasoko dute astearteko 'Faktoria' saioan. Maite Artolak Baigorriko eskolako irakasle batekin hitz egingo du atentatuak haurrekin nola landu dituzten azaltzeko. Manu Etxezortuk, berriz, erdi kataluniarrak diren 2 haurrek prozesua nola bizi duten jakingo du.

8:00etan hasiko da saioa, Maite Artolaren gidaritzapean. 8:30ean, Arantxa Elizondo, Laura Mintegi eta Iñaki Galdos izango dira solasaldian. Ondoren, Bixente Vrignon kazetariarekin hitz egingo du Parisko atentatuez, eta, gainera, Baigorriko eskolan irakasle dabilen Michelle Esteban irakasleak umeekin gaia nola landu duten azalduko du.

9:00etan, Gorka Knörrekin hitz egingo du, ANCren protestez, eta, 9:40 aldera, mahai-ingurua izango da erizainez eta botikez, Pilar Lekuona Gipuzkoako erizainen eskolako presidentearekin eta Amalia Gonzalez Zeberio SATSE sindikatuak Gipuzkoan duen ordezkariarekin.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Aritz Galarragaren astearteroko tartearen ondoren, Leire eta Pau Zalakain haurrak izango ditu gonbidatu. Anai-arreba hauek ama kataluniarra eta aita esukalduna dute, eta Kataluniako prozesua nola bizi duten azalduko dute. 11:00etan, berriz, talidomidaren kalteak izango ditu hizpide Mariano Garmendiarekin, talidomidaren kaltetuen elkarteko Euskadiko ordezkariarekin.

12:00etan, 'Sukaldari Dema' izango da. Pili Manterolak eta Igor Zalakainek Japoniako sukaldaritza izango dute ardatz. 12:30ean, berriz, gazteen konplexuez jardungo dira 'Gaztekezk' tartean.

 

rtean.