Albisteak
Ostegun honetan
Euskara protagonista, ostegun honetako 'Faktoria'n
B.F.
EiTB
Martxelo Otamendi, Arantzazu Fernandez eta Koikili Lertxundi izango ditugu, besteak beste, gure hizkuntzaren egoeraz mintzatzen.
Euskararen Nazioarteko Egunean, gure hizkuntza izango dugu protagonista ‘Faktoria’n.
08:00etan emango diogu hasiera saioari, solasaldian Euskararen Egunari buruzko gogoeta eginez. Gaiaz hitz egiteko, Patxi Baztarrika, Mikel Arregi eta Frantxua Maitia izango ditugu gurean. Gai bera jorratuko dugu 08:30etik aurrera, Bingen Zupirua, Martxelo Otamendi eta Nerea Azurmendirekin.
09:00etatik aurrera, Pernando Barrena Sortuko bozeramaleari egingo diogu elkarrizketa. 09:30etik aurrera, ostegunero bezala, Ibon Sarasola hizkuntzalaria izango dugu gurean, oraingo honetan “biltzar” eta “batzar” hitzen inguruan mintzatzen. Gero, Nerea Mujikarekin izango gara, aurtengo Durangoko Azokako azken berriak ezagutzen.
10:00etatik aurrera, ikus-entzunezkoei egingo diegu lekua ‘Faktoria’n. Izan ere, Kepa Sojo Gasteizko Cortada Film Laburren Lehiaketako zuzendariari egingo diogu elkarrizketa. 10:30etik aurrera, Joxe Mari Apaolaza izango dugu kirolen tartean. Ondoren, Juanjo San Miguelek Venezuelaz hitz egingo digu, nazioarteko atalean.
11:00etan, eguneko gaia berreskuratuz, Euskararen Nazioarteko Egunaz hitz egingo dugu Amaia Nausia, Arantzazu Fernandez eta Koikili Lertxundirekin. 11:30ean, Javier Zubietak eta Nuria Rodriguezek etxean galduta ditugun liburuei bizi berria emateko mekanismoak azaltzen izango ditugu, eta, 12:00etatik aurrera, Julen Urdaibai muturreko kirolariari egingo diogu elkarrizketa.
u elkarrizketa.