Albisteak
Arantxa Tapia sailburua
'Espainiaren ezegonkortasunak izugarrizko kaltea egiten dio Euskadiri'
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasunerako sailburuari elkarrizketa egin diogu Albiste Faktorian. Aktualitate politikoa hizpide, legealdiaren balorazioa egin du.
-
15:18 min
Arantxa Tapia Ekonomia Garapena eta Lehiakortasunerako sailburua izan dugu gonbidatu. Lehendakariak gaur egingo du egoera politikoaren berri emateko prentsaurrekoa. Bertan, EAEko hauteskundeen aurrerapenaren berri ematea espero den arren, aurrerapenik ez eman eta Lehendakariak esaten duenari itxarotea nahiago duela esan du Tapiak.
Estatu Espainiarreko zergaz mintzatu da Tapia 'Faktoria'n. Estatuak isuna ekiditea lortu duen arren, Bruselak “pazientzia bukatzen” ari zaiola gogorarazi diela azaldu digu sailburuak. Gainera, datorren urterako eskatzen dieten 5.000 milioiko aurrekontua lortzeko plan sinesgarri bat aurkeztu beharko dutela esan digu. Horrela ez bada, Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuaren kudeaketa txarraren ondorioak pairatuko dituela azpimarratu du Arantxa Tapiak.
Turismo legearen inguruan galdetuta, aurrerapauso handia eman dela esan du Tapiak. Izan ere, EAEko apartamentu eta etxebizitza pribatuak arautzeko balio duen lege honek, EAEko turismoaren “erregistro komun bat” izatea ahalbidetuko du.
Aurtengo turismo datuez ere aritu da Tapia. Eustat-en arabera, iazko ekainetik aurtengora %6ko hazkundea eman da turismoaren sektorean. Beraz, aurten ere “EAEko turismoak markak hautsiko dituela” aurreikusi daitekeela esan du Tapiak.
esan du Tapiak.