Albisteak
Suizidioaz, normal?
"Suizidioaz hitz egin behar da, hitz egiteak bizitza salba dezakelako"
Rosa Martin, EHUko komunikazio irakaslea, Izaskun Andonegi erizaina eta Agustin Erkizia, semea galdu zuen gurasoa elkartu dira Faktorian, suizidioaz noiz eta nola hitz egin, gogoeta egiteko.
-
30:31 min
Suizidioaz hitz egin dugu 'Faktoria' saioan. Rosa Martin, EHUko komunikazio irakaslea, Izaskun Andonegi erizaina eta Agustin Erkizia, semea galdu zuen gurasoa elkartu ditugu, suizidioaz noiz eta nola hitz egin, gogoeta egiteko.
Izan ere, 2 egunetik behin, pertsona batek bere buruaz beste egiten du EAEn. Hildako gehienak gizonezkoak izaten dira, baina saiakera gehien, emakumeek egiten dute.
Pertsona baten suizidioak albiste izan behar duen ala ez zehazterakoan ez dago adostasunik, baina oro har, gaiaz hitz egitea komeni dela, horretan denak datoz bat.
z bat.