Albisteak
Urriak 12
'Faktoria', Sagardia Goñi sendiaren gorpuzkiak berreskuratzeko lanetan
Legarrean izango da Igotz Alkorta, Aranzadiko kideekin batera. Gainera, Kontseiluko Paul Bilbao elkarrizketatuko dugu 'Albiste Faktoria'n.
Sagardia Goñi familiako amaren eta seme-alaben gorpuzkiak berreskuratzeko lanen lekuko izango da asteazken honetako 'Faktoria' saioa. Igotz Alkorta Gazteluko Legarrea leizean izango da, Aranzadi elkarteko kideekin batera. Iñigo Alustizak, berriz, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia elkarrizketatuko du.
07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste garrantsitsuenen errepasoarekin. 08:00etan, Iñigo Alustizak hartuko du gidaritza, eta ekonomiaz arituko da Nico Cuenca adituarekin.
Ondoren, solasaldiak elkartuko ditu Bingen Zupiria, Nerea Azurmendi eta Iñaki Petxarroman kazetariak. 09:00etan, Frantxis Lopez de Landetxe Koldo Mitxelena Kulturuneko zuzendariaren txanda izango da, isiltasuna apurtzeari buruz hitz egiteko.
09:30 aldera, berriz, Ibon Sarasolaren leihoa zabalduko dugu, eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia elkarrizkeratuko du, gero, Alustizak.
10:00etan, magazinak zabalduko ditu ateak. Hasteko, Gazteluko Legarreara joko du Igotz Alkortak, Sagardia Goñi familiaren gorpuzkiak leizetik ateratzeko lanak bertatik bertara ikusteko. Hainbat sarrera egingo ditu bertatik Alkortak, Aranzadiko kideen lanaren berri emateko.
Kattalin Minerren tartea izango da, asteazkenero legez; ondoren, Aritxu Iribarrek kirol errepasoa egingo du, eta Juanjo San Miguelek nazioarteko leihoa zabalduko du, espioitzari buruz hitz egiteko. 100 urteko Angela Loidi botikari bidaiazalea ezagutzeko aukera izango dugu 11:00etan, eta, ondoren, eskolako egoitzapenak izango dituzte hizpide Amaia Nausia eta Arantzazu Fernandez kolaboratzaileek.
12:00etan, Donostia 2016 tartean, Dance together egitasmoa ezagutuko du Xabi Larrazabalek Aintzane Gamizekin eta Ines Ariztimuñorekin. 12:30ean, magia izango dugu ardatz Imanol Ituiñorekin.
07:00etatik 13:00etara, 'Faktoria' saioa, Euskadi Irratian.
skadi Irratian.skadi Irratian.skadi Irratian.