Itxi

Albisteak

Urriak 18

Xabier Madariaga, subrogatutako aitatasunaz, 'Faktoria'n

Gainera, demografiaz arituko gara, zer-nolako gizartea dagokigun aztertzeko.

  • Xabier Madariaga

    Xabier Madariaga

Astearte honetan (urriak 18), Xabier Madariagarekin hitz egingo dugu, 'Faktoria' saioan, subrogatutako aitatasunaz. Bestalde, demografia ere izango dugu hizpide nolako gizartea datorkigun aztertzeko.

7:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, berriz, 'Albiste Faktoria'ren leihoa zabalduko dugu. 8:30eko solasaldian, Joseba Arruti kazetaria, laura Mintegi idazlea eta Mikel Aramendi analista arituko dira. 9:30 aldera, berriz, demografia izango dugu hizpide. Nolako gizartea datorkigu? galdera horri erantzuten ahaleginduko garaEneko Astigarraga Deutuko unibertsitateko Soziologia eta Prospektiba irakaslearekin eta Soziologia Demografian espezializatutako Marta Luxan EHUko irakaslearekin.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du 'Faktoria magazina'ren lekukoa. Eureka Zientzia museoko Miren Milletekin arituko gara Martera joateari buruz. 10:30eko kirol errepasoaren ondoren, Jokin Aldazabalek 'Ekosfera'ren leihoa zabalduko du. 11:00ean, berriz, subrogazio bidezko aitatasunaz hitz egingo digu Xabier Madariaga kazetariak, bere esperientzia kontatuta. 11:30 aldera, Xabier Amurizak eta Carlos Cidek euskarari buruzko azken inkesta soziolinguistikoa izango dute hizpide.

12:00etan, 'Sukaldari' dema'ren ordua izango da. Paella izango dute sukalderako gaia Pili Manterolak eta Igor Zalakainek. Azkenik, Amancay Gaztañagaren gogoeta izango dugu.

7:00etatik 13:00era, 'Faktoria' martxan izango dugu Euskadi Irratian.