Albisteak
Urriak 31
'Faktoria' Gernikako urriko azken asteleheneko azokan izango da
G.U.
EiTB
Astelehen honetan, Amaia Artetxek joko du hara gure unitate ibiltariarekin. Gainera, Maite Artolak Nagua Alba elkarrizketatuko du.
-
Gernikako azoka. Argazkia: EiTB
Astelehen honetan, urriak 31, urriko azken asteleheneko azoka egingo dute Gernikan. Egun handia dute Bizkaiko udalerri horretan, eta 'Faktoria' saioaren unitate ibiltaria bertan ibiliko da, Amaia Artetxe buru duela, gertatzen den guztiaren berri ematen. Hainbat konexio egingo dute goiz osoan.
7:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, berriz, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren lekukoa. 8:30ean, solasaldian izango dira Joxe Juan Gonzalez de Txabarri, Martin Garitano eta Jesus Prieto. Ondoren, Nagua Alba Podemos-Ahal Dugu alderdiaren idazkari nagusia elkarrizketatuko dugu Kongresutik. 9:30ean, bizi testamenduari buruz arituko gara aurretiazko borondateak egiten dituen bulegoko Juanjo Aurrekoetxea medikua eta bizi testamentua aspaldi egina duen Marian Olea. Bernardo Atxagaren gogoeta ere izango dugu, astelehenero legez.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du 'Faktoria Magazina'ren lekukoa. Lehen-lehenik, Gernikara begira jarriko gara, eta bertako turismo bulegoko Amaia Garciarekin hitz egingo dugu. Maysharen tartea izango dugu ondoren, eta kirol aurrerapena eta Martin Gartziandia Gasteizko sindikoaren azalpenak entzungo ditugu.
11:00etan, kirol solasaldian arituko dira Andoni Urbistondo eta Beñat Zarrabeitia. 11:30ean, berriz, erretiroa hartu berria den Xabier Saldiasekin hitz egingo dugu, Egan taldeko kantariarekin. 12:00etan, berriz ere joko dugu Gernikara, eta Aitor Etxebarria El Txef-A musikariarekin hitz egingo dugu. Ondoren, Leire Larraza modelo eta medikuntza ikaslearen bisita jasoko dugu, eta, saioa amaitu aurretik, Tania Arriagaren showa ere izango dugu.
7:00etatik 13:00era, martxan uizango dugu 'Faktoria'.
oria'.