Itxi

Albisteak

Asteazkena

Marian Beitialarrangoitia, asteazkenean, 'Faktoria'n

G.U.

EiTB

EH Bilduko diputatuarekin hitz egingo du Maite Artolak. Gainera, Marijose Aranguren Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendariarekin ere hitz egingo du.

Marian Beitialarrangoitia izango da asteazken honetan 'Albiste Faktoria'ko elkarrizketatu nagusia. EH Bilduko diputatuarekin hitz egingo du Maite Artolak 9:00ak aldera.

7:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza, eta Niko Cuencaren ekonomia azalpenak entzungo ditugu lehen-lehenik. 8:30ean, solasaldian izango dira Javier Arrieta, Deustuko unibertsitateko Lan Zuzenbideko irakaslea, Eguzki Urteaga EHUko irakasle eta soziologoa, eta Hedoi Etxarte idazlea.

9:00etan, eguneko gai nagusien errepasoaren ondoren, Marian Beitialarrangoitia EH Bilduk Madrilen duen diputatuarekin hitz egingo dugu. 9:30 aldera, berriz, Marijose Aranguren Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendariarekin ere arituko da, eta Florette enpresa ere ezgautuko dugu, erreportaje batean. Ordua amaitzeko, gainera, Koldo Almandozen zinema-gomendioa izango dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, Euskal Herriko dantza sueltoko irabazleak, Xabi Artola eta Idoia Besada, etorriko zaizkigu bisitan. Ondoren, Kattalin Miner kolaboratzailearen tartea izango dugu. 11:00etan, Eneko Atxa eta Dani Lasa euskal sukaldariek BRAINY TONGUE: "The Sensory Logic of the Gastronomic Brain" topaketa zertan datzan azalduko digute. Jarraian, Amaia Nausiaren eta Arantzazu fernandezen solasaldia izango dugu.

12:00etan, Xabi Larrazabalek Donostia 2016ko ekimenen berri emango digu, eta, gainera, Amaia Artetxe Zientziaren Asteaz arituko zaigu. Saioa amaitzeko, Imanol Ituiñoren irrati-magia izango dugu.

7:00etatik 13:00era, martxan izango dugu 'Faktoria'.

oria'.

oria'.